Balorazioa: Jose Antonio Sanchez, PSE-EE

Ataria 2024ko apirilaren 21a

Jose Antonio Sanchez zizurkildarrak, eta PSE-EEren Gipuzkoako hautagaitzan 21. tokian joan denak, gaurko hauteskundeen inguruko lehen balorazioa egin dio ATARIA-ri.

«Eskualde mailan egiten dugun balorazioa positiboa da, uste dugu emaitza onak izan ditugula».

«Gipuzkoa eta EAE mailan positiboki baloratzen ditugu PSE-EEk gaur eskuratu dituen emaitzak, giltza izaten jarraitzea ahalbidetzen digulako. Bagenekien hauteskunde hauek lehiatuak izango zirela eta sozialistak bertan erabakigarriak izango ginela».

«Bihartik aurrera ikusiko dugu ordezkaritza lortu duten alderdiekin zer nolako negoziazioak abiatu. Batez ere, euskal gizartearen onura bilatuko dugu negoziazio horietan; hori da gure helburua. Euskal gizartearen ongizatea hobetzeko lan egingo dugu guk eta bide horrekin ikusiko dugu norekin erdietsi akordioak. Espero dugu ondo joatea elkarrizketa horiek».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!