Antzeko giroa

Ataria 2024ko apirilaren 21a

Goizean zeruan hodei gutxi izango da eta giro eguzkitsu eta ederraz gozatu ahalko da.

Arratsaldean zehar ordea, berriz ere hodeiek presentzia irabaziko dute eta zerua nahiko estalirik utziko dute azken orduetarako. Hala ere, ez da euririk espero. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, nekez gaindituko dituztelarik 11-13 graduak egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!