Oihana Zubillaga, bigarren Enkarterri Extrem Trails proban

Ataria 2024ko apirilaren 16a

Oihana Zubillaga, podiumean, ezkerrean.

Mendi lasterkari anoetarrak 21 kilometroko proban parte hartu zuen, Larraitz Etxebeste irabazlearengandik segundo batera helmugaratuz.

Larunbatean Enkarterri Extrem Trails mendi lasterketak izan ziren jokoan. 21 kilometroko proban Oihana Zubillaga anoetarrak (Osin Trail Kirol Kluba) bigarren postua lortu zuen, 2.20.20ko denborarekin. Larraitz Etxebeste oiartzuarra (Soronea-Ammma) izan zen irabazlea, segundo bakar bat aurretik helmugaratuz. Hirugarrena Irune Velez de Mendizabal (Gaikar Zortzietakoak KE) izan zen, 2.22.20ko denborarekin.

Proba berean, gizonezkoetan, Iñigo Uribeetxeberria (Soronea-Ammma) bigarren izan zen, 1.53.13ko denbora eginez. Alpino Uzturre elkarteko hiru korrikalari lehen hamar postuetan helmugaratu ziren: Oier Zubeldia laugarren (1.59.03), Endika de las Heras bederatzigarren (2.05.00) eta Andoni Uzkiano hamargarren (2.07.04).

60 kilometroko proban, Soronea-Ammma taldeko Mayi Mujika legazpiarra bigarren izan zen, 7.26.41eko denbora eginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!