Fiterora irteera, Leaburu-Txaramako eta Gazteluko Udalen eskutik

Ataria 2024ko apirilaren 16a

Leaburu-Txaramako eta Gazteluko Udalek antolatuta, jubilatu eta pentsiodunentzako irteera egingo dute apirilaren 27an, Fiterora (Nafarroa); ostirala arte eman ahalko da izena.

Gaztelun, 9:15etan irtengo da autobusa, eta Leaburu-Txaramatik, 9:45etan. Lehen geldialdia Castajonen egingo dute 11:00ak aldera, eta Marques de Montecierzo upategia ezagutuko dute. Upategian, mokadutxoarekin batera, bertan egindako ardoak dastatzeko aukera izango dute. Bisita amaitzean, Fiterora joango dira eta 14:30ak aldera Hostal Venecian bazkaria egingo dute. Bazkariaren ostean, dantza eta bingoa ere izango dituzte.

Bazkariaren kostua 27,50 eurokoa izango da, baina joan etorria egiteko autobusaren kostua udalak ordainduko du. Bidaiara joateko izen emateko azken eguna ostirala izango da eta 943675931 telefono zenbakira deituta egin ahalko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!