Lauburu Ibarrak irabazi du liga

Ataria 2024ko apirilaren 13a

Emakumezko areto futbolaren Gipuzkoako Ligaren lauko finala jokatu zen atzo Ibarrako Belabieta kiroldegian. Emakumezkoen areto futbolaz «ez ahazteko» eskatu zuten parte hartzaileek. 

Denboraldi honetako Gipuzkoako Ligan lau talde aritu dira, horietatik hiru Tolosaldekoak, Lauburu Ibarra, Anoeta eta TEEP Tolosala, eta Antiguoko. Atzo ligaren lauko finala jokatu zuten taldeek Ibarrako Belabieta kiroldegian. Lehenbizi ligako lehen sailkatuak, Lauburu Ibarrak, eta laugarren sailkatuak, Anoetak, elkarren aurka jokatu zuten eta ibartarrek 3-0 irabazi zuten. Ondoren bigarren sailkatuaren, Antiguoko, eta hirugarrenaren, TEEP Tolosala, artean jokatu zuten eta donostiarrek 2-1 irabazi zuten.

Hirugarren postuaren lehian Anoetak Tolosalari 3-1 irabazi zion, eta ondoren iritsi zen finala: Lauburu Ibarrak Antiguokori 2-1 irabazi, eta ligako txapeldun bihurtu zen. Finalaren ondoren, lau taldeetako kideek pankarta bat atera zuten, «Berandu baino lehen, ez ahaztu emakumezkoen areto futbolaz» zioena.

Argazkiak: TXEMA VALLES

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!