Balorazioa: Olatz Peon, EAJ

Ataria 2024ko apirilaren 21a

Olatz Peon tolosarrak, eta EAJren Gipuzkoako hautagaitzan laugarren tokian joan denak, gaurko hauteskundeen inguruko lehen balorazioa egin dio ATARIA-ri.

«Emaitzak irakurketa lasai bat egitea eskatzen dute eta bihar goizean bertan ekingo diogu irakurketa hori egiteari».

«Zalantzarik ez dago EAJ eta EH Bilduren arteko lehia handia izan dela azken unera arte, eta bereziki, Tolosaldean bi alderdien arteko hautua egin dutela herritarrek. Uste dut hauteskundeetan egiten den ariketa demokratikoarekin euskal gizarteak berretsi duela
EAJrekiko konfiantza, haizea oso gogor aurrez aurre izanda ere».

«Umiltasunez eta lanari eutsiz, gobernua osatzeko negoziazio prozesua irekiko da gainontzeko alderdiekin, Euskadiko herritarren beharrei modu egokian erantzuteko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!