Balorazioa: Ander Goikoetxea, EH Bildu

Ataria 2024ko apirilaren 21a

Ander Goikoetxea billabonarrak, eta EH Bilduren Gipuzkoako hautagaitzan laugarren tokian joan denak, gaurko hauteskundeen inguruko lehen balorazioa egin dio ATARIA-ri.

«Igoera nabarmena izan dugu Tolosaldean. Emaitzak erakusten du eskualdeko herritarrek gure proiektuari babes zabala eman diotela. Tolosaldeko ospitale publikoaren gaia erdigunean jartzen dute emaitza hauek. Oso emaitza positiboak dira guretzako».
 
«Gorako joeran gentozen baina uste dut 340.000 boto baino gehiago jasotzea duela urte gutxi pentsaezina zela. Duela lau urte EAJ baino 10 eserleku gutxiago genituen eta orain parez pare gaude. EH Bilduk erabakigarria izan behar du hemendik aurrera egingo diren politiketan. Gehiengo abertzale zabala dago orain parlamentuan –75etik 54 abertzale izango gara– eta estatuan zabaltzen zaigun abagunearekin, herri honen erabakitzeko eskubidean aurrera pausoak emateko garaia da».
 
«Datozen lau urteetan guk herritarrek eman diguten mandatu horri erantzun eta politika publikoak bultzatzeko lan egingo dugu. Akordioak lortzeko prest gaude. EAJri dagokio elkarrizketak hastea gobernua osatzeko eta guk gure proiektua jarriko dugu mahai gainean».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!