Itxi dituzte hauteslekuak, emaitzen txanda da orain

Ataria 2024ko apirilaren 21a

ATARIA-k eskualdeko emaitza guztiak emango ditu ondorengo minutu eta orduetan. Horrez gain, aurreko hainbat hauteskundeen emaitzekin alderaketa egiteko aukera ere egongo da.

Gaur jakingo da nola geratuko den osatuta Eusko Legebiltzarra eta zeintzuk izango diren bertan ariko diren herritarren 75 ordezkariak. Aurki jakingo da eskualdeko ordezkaririk izango ote den tartean. Itxi berri dira hauteslekuak eta minutu gutxi barru jakingo da herritarrek zein norabidetan eman duten botoa, eta momentuan bertan jakiteko, ATARIA-k jarraipen berezia egingo dio hauteskunde gauari.

Parte hartzeari dagokionez, eskualdean, ondorengo datuak izan dira: 13:00etan %30,39 eta 18:00etan %49,71.

ATARIA-k bere webgunean duen Hauteskundeen plataforma bereziari esker, gaurko emaitzak ikusi eta beste hauteskunde batzuekin konparaketak egiteko aukera izango du erabiltzaileak. Emaitza hauek automatikoki jaso eta eguneratuko dira.

Kontaketaren amaieran, alderdi politiko nagusienetako eskualdeko ordezkarien hitzak jasoko dira emaitzen lehen balorazio bat jasotzeko, eta Eusko Legebiltzar berrian izango diren eskualdeko herritarren berri emango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!