Hauteskunde gaua Ataria.eus-en

Ataria 2024ko apirilaren 21a

ATARIA-k lanketa berezia egingo du gaur gauean. Eskualdeko herri guztietako emaitzak ikusi eta aztertzeko aukera egongo da webgune honetan. Horrez gainera, alderdietako ordezkarien balorazioek ere tartea izango dute.

Eusko Legebiltzarreko 75 ordezkari hautatzeko eguna da gaurkoa eta horretara deituak daude herritarrak. 20:00etatik aurrera ATARIA-k jarraipen berezia egingo dio egun honi eta eskualdeko eta herriz herriko emaitzak ikusteko aukera egongo da Ataria.eus webgunean.

ATARIA-k bere webgunean duen Hauteskundeen plataforma bereziari esker, gaurko emaitzak ikusi eta beste hauteskunde batzuekin konparaketak egiteko aukera izango du erabiltzaileak. Emaitza hauek automatikoki jaso eta eguneratuko dira.

Kontaketaren amaiera aldera, berriz, alderdi politiko nagusienetako eskualdeko ordezkarien balorazioa jasoko da eta Eusko Legebiltzar berrian izango diren eskualdeko herritarren berri emango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!