Unai Arroyok bigarren egin du Donostiako Maratoi Erdian

Ataria 2024ko apirilaren 8a

10 kilometroko proban bigarren izan da Itziar Ibarbia eta hirugarren Aitana Amondarain.

Donostiako Maratoi Erdian Unai Arroyo tolosarrak bigarren postua lortu du (1.08.21). Bere aurretik helmugaratu da Chakib Laghcar (1.03.54), tarte dezentea aterata. Hirugarren postuan Pablo Benito iritsi da (1.08.43).

Donostiako lasterketan 10 kilometroko proba ere egiten da, eta emakumezkoetan eskualdeko bi korrikalari igo dira podiumera. Itziar Ibarbia alkizarra bigarren izan da (39.58) eta Aitana Amondarain tolosarra hirugarren (40.17). Lehenengo postuan Maite Arraiza helmugaratu da (39.32).

Argazkiak: DONOSTIAKO MARATOI ERDIA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!