Eñaut Uson eta Udane Mujika, Euskadiko Txapeldun

Ataria 2024ko apirilaren 4a

Martxoaren 16an, Euskadiko Boulder Txapelketak jokatu ziren Berangoko (Bizkaia) Sputnik Climbing gunean. Proba arrakastatsua izan zen, 200 parte hartzaile baino gehiagorekin; tartean, eskualdeko eskalatzaileak izan ziren. 16 urtez azpikoetan, Udane Mujika elduaindarra eta Eñaut Uson ibartarra txapeldun izan ziren. 18 urtez azpikoetan, Elur Arteaga tolosarra txapeldunorde izan zen.

Argazkiak: Sputnik Berango.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!