EH Bilduk Iruñeko Aberri Egunean parte hartzeko deia egin du

Ataria 2024ko martxoaren 26a

Tolosaldeko EH Bilduk martxoaren 31n Iruñean ospatuko den Aberri Egunera joateko autobusak antolatu ditu.

Eskualdeko EH Bilduk Iruñean ospatuko du Aberri Eguna Nazioa gara lelopean eta herritarrei parte hartzeko deia egin die. «Euskal Herria zatituta eta eskubide nazionalak ukatuta dituen nazioa da. Abagune historiko honetan nazio bat garela ozen aldarrikatuko dugu, eta arazo nazionalek aterabide demokratikoak behar dituztela», esan du.

Aurten ere egun osoko egitaraua prestatu dute Iruñean; 12:00etan abiatuko da ekitaldi nagusia Golem zinematik eta trikitilariak, elektrotxaranga, gaiteroak eta abar ariko dira kaleetan, 16:00etan Ekain pailazoa ariko da Burgoen plazan eta 16:00etatik aurrera Perlata, Xiberoots eta Trikidantz taldeak ariko dira Gaztelu plazan.

Tolosaldeko EH Bilduk bertaratzeko autobusak antolatu ditu. Izena ametako tolosaldea@ehbildu.eus helbidera idatzi behar da edo herriz herri jarritako zerrendetan eman behar da izena, eta 10 euroko kostua du.

Izen ematea herriz herri

  • Aduna, Uztartza
  • Alegia, Iskiña
  • Altzo, ostatua
  • Anoeta, Arkupe edo Itzuli
  • Berastegi, Ategi
  • Gaztelu, ostatua
  • Ikaztegieta, ostatua
  • Ibarra, Zubiaurre, Eguzki Lore, Atari eta Karlatz
  • Irura, ostatua eta Trinketea
  • Leaburu, ostatua
  • Lizartza, ostatua
  • Orexa, ostatua
  • Tolosa, Xirimiri
  • Villabona, Iratzar
  • Zizurkil, Egarri eta Iriarte

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!