Nerea Muruak eta Joseba Olaetxeak irabazi dute Azkoitia-Azpeitia lasterketa motza

Ataria 2024ko martxoaren 25a

Emakumezkoetan podiuma eskualdekoek osatu dute: bigarren Nagore Azkue izan da eta hirugarren Izaro Perurena.

Azpeitia-Azkoitia lasterketa motzak (8,06 kilometro) eskualdeko protagonismoa izan du. Emakumezkoetan zein gizonezkoetan irabazleak Tolosaldekoak izan dira: Nerea Murua altzotarrak irabazi du emakumezkoetan (30.24) eta gizonezkoetan Joseba Olaetxea tolosarrak (26.15). Horrez gain, emakumezkoetan beste lehen hiru postuak ere tolosarrentzat izan dira: Nagore Azkue izan da bigarren (31.40), Izaro Perurena hirugarren (31.57) eta Aitana Amondarain laugarren (32.27).

Bestalde, Azpeitia-Azkoitia maratoi erdian handbike modalitatean hiru parte hartzaile izan dira, eta irabazlea Ion Galarraga goiaztarra izan da (50.55), bigarren Iñaki Igartua oñatiarra (51.15) eta hirugarren Mikel Goikoetxea amezketarra (57.05).

Argazkiak: Unax Larrañaga, Mireia Galarza eta Maialen Etxaniz (Urola Kostako Hitza eta Uztarria)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!