Guztira 20 parte hartzaile aritu ziren larunbatean Tolosako zezen plazan Euskal Duatloiaren kanporaketan lehiatzen. Lehen sei sailkatuak pasa ziren finalera. Ibon Garaiburu berastegiarrak parte hartu zuen kanporaketan eta hamabigarren postua egitea lortu zuen. 20 minutuz behera egin behar zuten kirolariek denbora kontuan hartzeko, eta parte hartzaileetatik bost kanpo geratu ziren.
Hiru lan egin zituzten kirolariek: bi egur (etzanda) ebaki, korrika 2 kilometro egin eta beste bi egur (zutik) ebaki. Egurrak 45 ontzakoak izan ziren. Bost txanda egin zituzten eta txanda bakoitzean launaka aritu ziren.
Ondorengoa izan zen sailkapena:
- Ugaitz Mugertza 14.20
- Ibai Soroa 15.14
- Oier Kañamares 15.34
- Arkaitz Jauregi 16.15
- Suharri Rodriguez 16.30
- Xabier Zaldua 16.38
- Julen Kañamares 17.17
- Eloy Corchero 17.30
- Xuban Kañamares 17.36
- Iban Resano 18.33
- Ander Altuna 18.45
- Ibon Garaiburu 19.10
- Iosu Santamaria 19.11
- Beñat Lekue 19.35
- David Naredo 19.53
- Yulen Aranberri
- Eneko Larrion
- Emilio Garcia
- Urtzi Olasagasti
- Iker Goldarazena
Argazkiak: Maider Ginea