Eskualdeko mendi lasterkariez osatutako podiumak, Beasainen

Ataria 2024ko martxoaren 21a

Axier Artola amezketarra eta Ainhoa Garikano tolosarra azkarrenak izan ziren larunbatean Beasaingo Arriaran auzoan jokatu zen Xabier Mendizabalen Oroimenezko XI. Mendi Lasterketaren proba motzean.

Pasa den larunbatean, Xabier Mendizabalen Oroimenezko XI. Mendi Lasterketa egin zuten Beasaingo Arriaran auzoan. Bi lasterketa izan ziren: motza, 11 kilometrokoa, eta luzea, 23 kilometrokoa. Motzean, eskualdeko sei korrikalarik osatu zituzten gizonezkoen eta emakumezkoen podiumak.

Gizonezkoetan, Axier Artola amezketarra izan zen azkarrena (47.41), Jokin Tolosa anoetarra bigarren (48.43) eta Eneko Gurrutxaga amasarra hirugarren (51.01). Emakumezkoetan, Ainhoa Garikano tolosarra izan zen txapeldun (59.40), Ane Iturria bidaniarra bigarren (1.03.06) eta Irati Garro tolosarra hirugarren (1.04.49).

Goierri Koparako puntuagarria izan zen Beasaingo lasterketa, eta lorpen horiei esker, lehen postuetara gerturatzea lortu dute eskualdeko korrikalariek, batez ere, Tolosak eta Garikanok.

Argazkiak: Laida Goiburu / Goierriko Hitza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!