Euken Fernandez Espainiako txapeldun, 18 urtez azpikoetan

Ataria 2024ko martxoaren 20a

Euken Fernandez eskuinean, Peio Etxabe entrenatzailearekin eta bere markaren zenbakiekin. Argazkia: Tolosa CF Atletismo.

Tolosa CF Atletismo taldeko xabalina jaurtitzaile amezketarrak 64 metro eta 28 zentimetroko markarekin lortu zuen garaipena, igandean, Leonen jokatutako txapelketan. 

Klubetik Fernandezen eta bere entrenatzaile Peio Etxaberen lana goraipatu dute, eta biak zoriondu dituzte. Bide batez, Berazubiko belar naturalagatik «zerbaiterako balio omen du» esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!