Lan eskaintza

Biharkoa curriculumak bidaltzeko azken eguna

Ataria 2024ko martxoaren 20a

ATARIA komunikabidearen kudeaketa eramango duen pertsona baten bila gabiltza. Proiektu honetan lan egin nahi baduzu, bidali zure curriculuma biharko eguna amaitzerako.

Interesa baldin baduzu, bidali curriculuma tkt@ataria.eus posta elektronikora 2024ko martxoaren 21a baino lehen.

FUNTZIO NAGUSIAK

  • Proiektuaren jarraipen ekonomikoa egitea eta bideragarritasuna ziurtatzea.
  • Plangintzak garatzea, helburuak finkatzea eta exekuzioa koordinatzea.
  • Lantaldea koordinatzea eta antolatzea.
  • Kanpo harremanak egitea eta mantentzea.

ESKATZEN DA

  • Kudeaketa, administrazio edo ekonomia arloko ikasketak eta ezagutzak izatea.
  • Kudeaketa lanetan esperientzia izatea kontuan hartuko da.
  • Bestelako ikasketa eta esperientziak baloratuko dira: marketinga, komunikazioa...
  • Izaera dinamikoa eta harremanetarako, antolaketarako eta lidergorako gaitasuna izatea.
  • Tolosaldean bizitzea edo eskualdea ondo ezagutzea.
  • Gutxienez euskara C1 maila.

ESKAINTZEN DA

  • Lanaldi osorako kontratua.
  • Maiatzean lanean hastea.
  • Lantokia Tolosan.

Interesa baldin baduzu, bidali curriculuma tkt@ataria.eus posta elektronikora 2024ko martxoaren 21a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!