Etxarri eta Olano Nazioen Koparen lehenengo proban izango dira

Ataria 2024ko martxoaren 15a

Maier Olano eta Izaro Etxarri txirrindulariak.

Izaro Etxarri adunarra eta Maier Olano tolosarra txirrindularitzako junior mailako Piccolo Trofeo Binda proban lehiatuko dira, Italian.

Etxarri Danena kirol elkartean dago eta Andoain taldearekin lehiatzen da bi taldeen arteko akordioa dela eta. Olano Oriako eskolakoa da eta ZU-K Limousin taldearekin ari da lehian. Espainiako selekzioak aukeratu ditu parte hartzeko Nazioen Kopako lehen proban, Italian igandean egingo den Piccolo Trofeo Binda izenekoan. Nazioen Kopan junior mailako nazioarteko proba garrantzitsuenak daude, UCIk antolatuta. Igandeko proba horien artean prestigio handienetakoa duena da.

Etxarri eta Olanorekin batera, Esmeralda Racionero, Leyre Almena, Irene Moreno eta Paula Ostiz izango dira parte hartzen Espainiako selekzioarekin. Lasterketa 74 kilometrokoa da, eta Maccagno con Pino e Veddascatik abiatuko da, Lonbardiako herri bat. Tropelak 26 kilometro egingo ditu Cittiglioraino, eta ondoren bi itzuli emango dizkiote zirkuitu bati. Ondoren, azken hamar kilometroak izango dituzte aurretik, bertan Orinoko igoera izango dute eta espero da hor erabakiko dela lasterketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!