Mendi lasterketetan eskualdekoen podium ugari

Ataria 2024ko martxoaren 8a

Jokin Tolosa anoetarra lehenengo sailkatua izan zen UZ Trail lasterketako 12 kilometroko proban.

Urretxu eta Zumarragako UZ Trail proban, 12 kilometroko proba irabazi zuen Jokin Tolosa anoetarrak, 1.05.37ko denborarekin. 23 kilometroko proban, Irene Iturria bidaniarra hirugarren izan zen, 2.53.06ko markarekin.

Pagoeta Parke Naturalean, 14 kilometroko Aiako XIII. Mendi Lasterketan, Sarah Ugarte tolosarra bigarren izan zen emakumezkoetan, 1.25.08 eginez. Lehen sailkatua Malen Osa izan zen (1.12.54) eta hirugarren Soronea-Ammma taldeko Irati Larrañaga (1.26.36). Laugarren postuan Soronea-Ammma taldeko Leire Elola tolosarra (1.29.05) helmugaratu zen. Gizonezkoetan, Soronea-Ammma taldeko Hassan Aitchaou billabonatarra hirugarren izan zen (1.09.22); bere aurretik, batera sartu ziren helmugan Ekain eta Aimar Larrea naiak (1.08.50).

Asturiaseko Kangas Mountain mendi lasterketan, Alpino Uzturreko Naroa Uria hirugarren izan zen (bigarren seniorretan) 33 kilometroko Original proban, 4.00.52ko denborarekin. Klub bereko Jokin Uribetxeberria bosgarren izan zen  (hirugarren seniorretan) 58 kilometroko Maxi proban, 6.13.11rekin.

Aiako XIII. Mendi Lasterketako argazkiak: ANDREA ZIPITRIA/UROLA KOSTAKO HITZA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!