Bertan behera geratu da igandean egitekoa zen Tolosaldea Ultra Trail Erronkaren lehen etapa

Ataria 2024ko martxoaren 8a

Antolakuntzatik azaldu dutenez, eguraldi txarra dago iragarrita iganderako eta parte hartzaileen segurtasuna ez dago ziurtatuta.

Hamabost parte hartzaile daude izena emanda Tolosaldea Ultra Trail Erronkaren lehen etapa egiteko. Igande honetan, martxoak 10, zegoen aurreikusita etapa hori. Baina antolakuntzak bertan behera uztea erabaki du, eguraldi txarra iragarrita baitago. «Ez dago segururik irteera hori egiteko, doakoa baita, eta ezin dugu arrisku hori hartu, ez antolakuntzakoengatik ezta parte hartzaileengatik ere. Barkatu eragozpenak», azaldu dute antolakuntzatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!