Inauterietako pilotakadaren auzia

Xuhar Herri Plataformak 30 minutuko eserialdia egiteko deia egin du

Ataria 2024ko martxoaren 7a

Atzo Villabonan eskainitako prentsaurrekoa.

Herri plataformako kideek azken egunetan Tolosan, Bilbon, Gasteizen eta Donostian gertatutakoaren aurrean "indarkeria polizialari planto" egiteko deia egin dute.  

Xuhar Herri Plataformak 30 minutuko eserialdia egingo du martxoaren 16an 12:00etan, Tolosako Soldadu kalean, Biolentzia poliziarik ez! lelopean.  Plataformak agerraldi jendetsua egin zuen atzo, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuaren adierazpen "larriak" salatzeko, eta bertan aurreratu zuen larunbatean protesta baketsu bat egingo zuela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!