M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2024

Martxoaren 8aren bueltako ekitaldiak

Tolosaldeko Ataria 2024ko mar. 6a, 07:58
‘Ahalduntzetik autonomiara' hitzaldia izan zuten iaz Berrobin, Marta Delgado terapeutaren eskutik.

Eskualdeko ia herririk gehienetan izango dute gogoan Martxoaren 8a, eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte horren bueltan.

EKITALDIAK

  • MARTXOAK 6
    • ANOETA. Azidoz erasotako Indiako emakumeak erakusketa, martxoaren 15era arte, liburutegian.
    • BERROBI. Ester Povedaren eskutik, topaketa irekia, 17:30ean hasita: Adineko pertsonen zaintza. Gonbidatu berezia: Zuriñe Lozano.
  • MARTXOAK 7
    • BERROBI. Emakumeen literaturarekin bidaian hitzaldia, liburutegian, 18:00etan, Berrobiko liburutegiak antolatuta. Hizlaria: Agurtzane Belaunzaran.
    • TOLOSA. Gazte topagunean: M8 murala leihoan.
  • MARTXOAK 8
    • ALBIZTUR. Estereotipoak apurtzen. Maskulinitate eta feminitate ezberdinak, Lipduba herritarrekin. Albizturko eskolak antolatuta.
    • ALEGIA. 19:30. Ainarak dokumentalaren proiekzioa. Ondoren, Anne Etchegoyen protagonistaren kontzertu laburra, zinean.
    • AMEZKETA. 17:00-19:30. Ipuin kontaketa eta trentza tailerra. Gipuzkoako emakume nigeriarren elkarteko kideen eskutik, kultur etxean. 21:00. Emakumeen afaria, Zazpi-iturri elkartean.
    • ANOETA. Emakumeen afaria Kuku elkartean.
    • ASTEASU. 19:00. Ztandap antzezlana, udaletxeko areto nagusian. Ondoren. Rosko feminista, herriko tabernetan. 21:00. Afaria Iturriondon. Ondoren, bingoa eta gero-gerokoak goizaldera arte.
    • BERASTEGI. Poteoa herrian zehar, eta ondoren, 21:00etan, afaria udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
    • BERROBI. 21:00. Bertso afari musikatua, Berrobiko ostatuan. Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre ariko da. Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita bertsolariekin eta Ixak Arruti musikariarekin.
    • BIDANIA-GOIATZ. Brotxen tailerra eta kantuak landuko dituzte Txinkorta eskolan. 18:00. Beste historia antzezlana, Esther Povedarekin. Toti Martinez de Lezeren Urak dakarrena liburuan oinarrituta. 21:00. Afaria, Albizturko ostatuan.
    • IRURA. Emakumeen Eguna Ikastolan. Egunean morez jantziko dira eta adinaren araberako lanketak egingo dituzte.Herri panelak ezagutzera aterako dira ikasleak. Photocall-a izango dute, eta egindako betaurreko moreekin argazkiak aterako dituzte. 19:00. Ring antzezlana, erabilera anitzeko gelan. 21:30. Afaria, ostatuan.
    • LARRAUL. 21:00. Quiero ser como Beckham pelikularen proiekzioa, gune polibalentean.
    • LIZARTZA. Emakumeen afaria, herriko ostatuan.
    • ORENDAIN. 18:00. 80 amandre ipuin kontaketa, Dorleta Kortazarrekin. Ondoren, poteoa. 20:00. Emakumeen afaria, Ostatuan.
    • IKAZTEGIETA. Ostatuan emakumeen afaria.
    • ZIZURKIL. 18:30. Irrikada, Joxe Arregi plazan.
  • MARTXOAK 9
    • ADUNA. 19:30. Elordi aretoan Pototan bakarrizketa, Mirari Martiarenaren eskutik. 21:00. Afaria Zabala sagardotegian. Ondoren, DJ Naza.
    • ALKIZA. 18:30. Andragora, Emakumearen Etxearen aurkezpena. Ondoren. Alkizako emakumeak hitzak eta mintzak. 20:30. Afaria, ostatuan. Ondoren, karaokea.
    • ALTZO. 18:30. Batzarremuñon, Mariren alabak antolatuta, zine foruma Barbie filmaren proiekzioa eta solasaldia. 21:00. Herriko ostatuan, emakumeen afaria.
    • ELDUAIN. 19:00. Bonba bat naiz antzezlana. 21:00. Emakumeen afaria, Kontzejuan.
    • LARRAUL. Goizean. Emakumeak mendira! plazatik atera eta Zelatunera mendi irteera. Hamaiketakoa eta buelta. Gauean, emakumeen afaria.
    • ZIZURKIL. Emakumeen Eguneko irteera, Txillida Lekura. Donostiako Eceiza hotelean bazkalduko dute.
  • MARTXOAK 10
    • ANOETA. Ihesi ikuskizuna, Mikelasagasti auditorioan, 17:30ean.
    • BERASTEGI. Magma Mia bakarrizketa Beatriz Egizabalen eskutik, udaletxeko ganbaran,18:30ean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!