Maria Lasak irabazi du Lilatoia

Ataria 2024ko martxoaren 4a

Maria Lasa erdian, Itziar Ibarbia ezkerrean eta Nerea Egia eskuinean. JOSEBA PARRON SAN SEBASTIAN/IRUTXULOKO HITZA

Irurarrak 17.20ko denbora egin du lasterketa amaitzeko. Hirugarren Itziar Ibarbia alkizarra izan da.

Beste behin festa handi bat izan da Lilatoia, eta bertan ia bost mila emakumek parte hartu dute. Azkarrena Donostiako kaleetan Maria Lasa irurarra izan da, bost kilometroko ibilbidea 17.20ko denboran amaituz. Bigarrena Nerea Egia donostiarra izan da, 17.50 eginez. Hirugarren Itziar Ibarbia alkizarra izan da, helmugara 18.50eko denboran iritsiz. Laugarrena eta bigarrena gazteetan, Maider Etxeberria billabonatarra izan da, 18.57ko denbora eginez.

Ikusi bideoa eta argazki galeria Irutxuloko Hitzaren albistean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!