Eñaut Urkaregi irabazle Eibarren

Ataria 2024ko otsailaren 27a

Aurreko ostegun arratsaldean Danena Kirol Elkartearen txirrindularitza taldearen aurkezpena egin zen Villabonako Gurea elkartean. Taldearen iragana gogora ekartzeko ere balio izan zuen, eta oraina aurkezteko, besteak beste, jubenil mailako mutilen eta nesken taldeak.

Azken hauek Andoain txirrindulari taldearen koloreekin lehiatzen dira, bi taldeen akordio bat tarteko. Mutilen jubenil taldean dagoen txirrindularietako bat Eñaut Urkaregi larrauldarra da, eta larunbatean errepideko denboraldiko lehen lasterketa irabazi zuen Eibarren.

Udaberri Saria zegoen jokoan, eta Urkaregik esprintean irabazi zuen, ihes eginda zihoan taldetxo batean gailenduz. Eguneko ihesaldian ez zen Danena taldeko inor sartu, baina azken mendatean harrapatu zituzten eta gero beste taldetxo batek ihes egin zuen mendatean gora. Eibarko kaleetan azkarrena Urkaregi izan zen, errepideko denboraldia ezin hobeto abiatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!