Arazo ugari eskualdeko errepideetan, euri jasak direla eta

Ataria 2024ko otsailaren 27a

Hernialdeko bidegurutzea.

Hainbat ibilgailuk talka egin dute gaur,  N-1 errepidean, Villabona parean eta Irungo noranzkoan, eta errei bat erabat itxi dute. Anoetara doan bidea ere itxi dute, Hernialdeko bidegurutzean urak gainezka egin duelako.

Une honetan 8 kilometrotako auto ilarak daude N-1 errepidean. Anoetako bidea moztu egin behar izan dute Hernialdeko bidegurutzean urak gainezka egin duelako eta ondorioz, Tolosa erdigunean trafiko arazoak izaten ari dira. Era berean, euri jasak direla eta Tolosako Andra Mari kalean garaje batzuk urez bete dira eta ura ateratzen dira.

N-1 errepidea, Villabona parean.

Trafiko arazoak Tolosa erdigunean.

Ez dira horiek eguraldia dela eta eskualdeko errepideetan sortutako arazo bakarra. GI-2634 errepidean, Albizturren, lur jausia egon da eta trafiko arazoak sortu ditu.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!