Inauterietako pilotakadaren auzia

Tolosan zauritutako gazteari elkartasuna adierazi diote Bilbon

Ataria 2024ko otsailaren 21a

Iñigo Cabacas Herri Harmailak deituta elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon '2012 Bilbo - 2024 Tolosa. Noiz arte?' lelopean.

Tolosan inauterietan Ertzaintzaren pilotakadaz zauritutako gazteari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa deitu zuen astelehenean Iñigo Cabacas Herri Harmailak Bilbon.

2012 Bilbo - 2024 Tolosa. Noiz arte? leloa eraman zuen kontzentrazioak eta deialdiarekin honako eragileek egin zuten bat: Piratak Ath, Harrapari, 7ak1 Gogoaren indarra, Ezkerraldea hintxak, Peña Marcelo Bielsa, Kirruli, Maite Zaituztegu txokoa, Euskal lions, Beti lehoiak, Pituren lagunak, Iñigo Gogoan, Terraces, Bittor Alkiza Peña-Hiri Zaharra, Orbel Barria, Peña Athletic eta Karajo.

Elkarretaratzean justizia eskatu zuten Xuharrentzat eta Errepresiorik ez! bezalako leloak entzun ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!