John Cabang, hirugarren Asiako Txapelketan eta Euskadiko marka berria

Ataria 2024ko otsailaren 19a

John Cabang, goian eta eskuinean, Asiako Txapelketaren 60 metro hesietako podiumean.

Real Sociedad klubeko atleta irurarrak 60 metro hesietan 7,64 egin du Teheranen (Iran) egin den lehiaketan.

John Cabang irurarra Filipinetako selekzioarekin ari da lehiatzen, eta asteburuan Asiako Txapelketan parte hartu du, pista estaliko 60 metro hesietan. 7,64 marka pertsonala egin du (aurretik 7,73 zuen) eta horrekin brontzezko domina lortu du Asiako Txapelketan, eta Euskadiko marka berria ezarri du.

Bi atleta Espainiako Txapelketan

Absolutu mailako pista estaliko Espainiako Txapelketa izan da jokoan asteburuan, eta bertan eskualdeko bi atleta izan dira parte hartzen. Real Sociedad taldeko Ander Martinez de Rituerto tolosarrak pertika proban seigarren postua lortu du, 5,20 metroko markarekin.

Maria Felisa Okomo Tolosa CF-ko atleta tolosarrak bederatzigarren postua lortu du pisu jaurtiketan. 13,36 metroko jaurtiketa egin du, denboraldiko marka onena, baina gutxigatik ez dio balio izan finalera sartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!