Domina ugari eskualdeko atletek

Ataria 2024ko otsailaren 16a

Tolosa CF-ko atletek 11 domina lortu dituzte 16, 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketetan. Uxue Artola abaltzisketarrak urrezko domina lortu du.

Donostiako Belodromoan jokatu ziren aurreko asteburuan pista estaliko 16, 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketak eta Tolosa CF-ko atletek 11 domina lortu zituzten guztira. Guztira 45 parte hartze izan ziren Tolosako klubetik, eta atleta urdin gehienek bere markak ondu zituzten.
 
Dominen dagokionez, 6 urre lortu ziren. 16 urtez azpikoan, Joanes Valenciak pertikan (2,90 metro) eta Eñaut Arostegik 1.000 metrotan (2.44,36). 18 urtez azpikoan, Idoia Arrospidek 800 metrotan (2.17,98) eta Nagore Gabarainek 200 metrotan (25,28). 20 urtez azpikoetan, Teresa Ibarbiak 1.500 metroetan (5.02) eta distantzia berean Unax Armendarizek (4.03).
 
Zilarrezko dominei dagokionez, hiru lortu zituzten Tolosa CF-ko atletek. 16 urtez azpikoan, Manex Camposek luzera jauzian (5,73 metro). 18 urtez azpikoan, Nagore Gabarainek 60 metrotan (7,80). 20 urtez azpikoan, Saioa Carranzak luzera jauzian (5,11 metro). Brontzezko dominak bi izan ziren. 16 urtez azpikoan, Manex Camposek 300 metrotan (38,93), eta 18 urtez azpikoan Imanol Ibarbiak pertikan (3,05 metro).
 
Uxue Artola abaltzisketarrak urrezko domina lortu zuen pisu jaurtiketan 20 urtez azpiko kategorian. Ordiziako Txindoki Atletismo Taldeko atletak 9,91 metroko jaurtiketan egin zuen lehen postua lortzeko.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!