Derbia Lauburu Ibarra eta Laskorain taldeen artean, bihar

Ataria 2024ko otsailaren 16a

Areto futboleko eskualdeko gizonezkoen bi talde nagusien arteko partida Ibarrako Belabieta kiroldegian jokatuko da, bihar, larunbata, 18:00etan.

Sailkapenaren alde ezberdinetan kokatuta badaude ere, Lauburu Ibarra eta Laskorain taldeen arteko derbiak parekatuak izan ohi dira, eta biharkoa ere posible da horrela izatea. 2. B mailako bosgarren postuan dago Lauburu Ibarra, 32 punturekin, eta laugarren postua puntu bakarrera du. Laskorain, berriz, partida bat gutxiago jokatuta, hamabosgarren postuan dago, azken bigarren, 10 punturekin; bere aurreko postua sei puntutara dute tolosarrek.

Ligaren lehen zatiko derbia Donostian jokatu zen, Usabal kiroldegia itxita zegoelako. Orduan ibartarrek 1-6 irabazi zuten.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!