Otsailaren 21ean aurkeztuko dute MATX

Ataria 2024ko otsailaren 15a

Datorren asteazkenean, hilak 21, aurkeztuko dute Donostian, MATX kirol proiektua. TOKIKOM sareak pentsatu eta landu du egitasmoa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Laboral Kutxaren laguntzarekin.

Arduradunen esanetan «euskarazko kirol komunitate berri bat» sortzeko intentzioarekin garatu den «proiektu estrategikoa» da Matx. Tabakaleran egingo da agerraldia eta proiektuaren nondik norakoak aurkezteaz gain, honen atzean dauden eragileak nortzuk diren ikusteko aukera izango da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!