Auto ilarak bi kamioiren arteko istripua dela eta

Ataria 2024ko otsailaren 5a

Istripuaren irudia. Iturria: Goierriko Hitza
Bi pertsona zauritu dira gaur eguerdian N-1 errepidean, Itsasondo parean, izandako zirkulazio istripuan. Errepidea itxi dute Gasteizko noranzkoan eta Alegiara bitarteko auto ilarak daude.

 

Gaur eguerdian hiru kamioik istripua izan dute N-1 errepidean, Itsasondon. Garraiolarietako bi zauritu dira eta Zumarragako eta Donostiako ospitaleetara eraman dituztela esan du Ertzaintzak. Istripua dela-eta errepidea itxi dute Gasteizerako noranzkoan eta bost kilometroko auto ilarak daude. Trafikoa A-15 autobidetik eta GI-2131 errepidetik desbideratzen ari dira, Legorretatik. Gainera, ibilgailu astunetako bat malda batetik behera erori da Itsasondoko tren geltokiraino.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!