Finalerdietara zuzenean sartzeko lehiari eusten dio Artolak

Tolosaldeko Ataria 2024ko ots. 5a, 13:17
IƱaki Artola binakako txapelketako partida batean.

Altunaren ordez Zabalak jokatu du eta beste puntu bat dute, Jakari irabazi ostean. Tolosak irabazi egin dio Peña II.ari, eta bizirik jarraitzen dute.

Binakako Pilota Txapelketaren hamabigarren partida jokatu da asteburuan, beraz, beste bi jardunaldi besterik ez dira geratzen sailkapen fasea bukatzeko. Iñaki Artola eta bere atzelari Imazek irabazten jarraitzen dute, eta zortzigarrena lortu dute asteburuan Elordi eta Rezustari 22-12 irabazita. Artolak eta Imazek 11 tanto egin eta 5 galdu dituzte, eta Elordik eta Rezustak 7 irabazi eta 11 galdu. Artola eta Imaz hirugarren postuan daude, bigarren doazen Peio Etxeberria eta Zabaletarekin berdinduta.

Xabier Tolosa eta bere aurrelari Ezkurdiak oraindik bizirik jarraitzen dute, 22-13 irabazita Jon Ander Peña eta Albisuren aurka. Ezkurdia-Tolosa bikoak 10 tanto irabazi dituzte eta 6 galdu, eta Peña II.ak eta Albisuk 7 irabazi dituzte eta 12 galdu. Ezkurdia eta Tolosa zazpigarren daude lau garaipenekin, eta aukerak dituzte oraindik paly-offetarako sailkatzeko. Peña II-Albisu bikoa bosgarren dago, bost garaipenekin.

Jokin Altunak ez du jokatu jardunaldi horretan, eta bere ordez Zabala aritu da, Martijarekin batera 22-10 irabaziz Erik Jaka eta Eskirozi (Mariezkurrena II.aren ordez aritu da). Zabalak eta Martijak 16 tanto egin dituzte eta 3 galdu, eta Jaka eta Eskirozek 7 tanto egin eta 6 galdu. Altuna-Martija bikoa laugarren postuan daude sei garaipenekin, eta Jaka-Mariezkurrena II bikoa lehen  postuan daude, bederatzi garaipenekin.

Serie B Txapelketa

Promozio mailakoan, Martxel Iztueta eta bere aurrelari Agirren sailkapen buru jarri dira, Egiguren V.a eta Eskuza bikoari 22-9 irabazi ondoren. Agirre-Iztueta bikoak bederatzi garaipen ditu. Bestalde, Gorka Ugartemendiak galdu egin du partida, Zubizarreta III.a ordezkatu duen Bakaikoarekin. Mata-Arbizu bikoak 22-16 irabazi diete. Zubizarreta III-Ugartemendia seigarren doaz bost garaipenekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!