Hasi da 'Ongizate emozionala eta autozainketa' ikastaroa

Ataria 2024ko urtarrilaren 25a

Ikastaroaren saioetako bat, Errezilen. ATARIA

Saiaz Mankomunitateak antolatu du egitasmoa, eta bi orduko saioak egingo dituzte hilean bitan.

Saiaz Mankomunitateak antolatu du 'Ongizate emozionala eta autozainketa' ikastaroa, eta dagoeneko egin dute lehen saioa. Antolatzaileek azaldu dutenez, «indartsu» hasi da taldea eta bi orduko bi saio egingo dituzte hilero. Saio horiek ekainera bitarte egingo dituzte, eta irailean ere jarraitzeko asmoa dutela azaldu dute.

Saioa Garmendiak gidatzen du taldea eta, besteak beste, hainbat helburu ditu ikastaroak: «kezkak partekatzeko» gunea izatea eta parte hartzaileek estresa kontrolatzeko erlaxazio-teknikak zein ongizatea lortzeko autozainketa-estrategiak garatzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!