Garin eta Olaetxea, Manuel Mateos Oroimenezkoaren podiumean

Ataria 2024ko urtarrilaren 23a

Ander Garin alegiarrak bigarren postua lortu, eta Joseba Olaetxea tolosarrak hirugarrena.

Deban jokatzen den Manuel Mateos Oroimenezkoaren krosean eskualdeko bi korrikalari lehen postuetan sartu dira. Ander Garin alegiarra bigarren izan da, irabazlearengandik oso gertu: Aitor Mimenza izan da lehenengoa, 29.51 eginez, eta bost segundo beranduago sartu da helmugan alegiarra. Joseba Olaetxea tolosarrak hirugarren egin du, 30.23ko denborarekin, eta ez du bere podiumeko postua arriskuan izan, laugarrena minutu eta erdira iritsi baita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!