Komiki bilduma batean jaso dituzte Geuretik Sortuak bekako emaitzak

Ataria 2024ko urtarrilaren 23a

Bost komikigileren lanen artean daude eskualdean aritutako Eñaut Aiartzaguenarenak eta Unai Gaztelumendirenak

Udalbiltzak sustatuko Geuretik Sortuak bekaren bigarren edizioa emankorra izan da, 22 sortzailek eta 39 udalerrik hartu dute parte. Tolosaldean bi komikigilek egin zuten egonaldia iazko udaberrian: Amasa-Villabonan Eñaut Aiartzaguenak eta Berastegin Unai Gaztelumendik. Bekaren bigarren deialdian hautatutako beste hiru artistekin batera Hona bostekoa komiki bilduma aurkeztu dute orain. 

Gure basoak da Aiartzaguenak Amasa-Villabonan landutako komikia, bertako basoen istorioa kontatzen duena; eta Harresia, berriz, Unai Gaztelumendik Leitzan eta Berastegin ondutako lana da, bi herrian arteko mugari buruzkoa. Aritz Ibarrak, Kote Camachok eta Mattinek osatu dituzte gainerako komikiak eta Ainara Azpiazu Axpik egin dio azala bildumari. 

Aipatutako bost egileen lanak bilduz laster antolatuko dute komiki erakusketa bat eta beka honetan parte hartu duten herri guztietatik pasako da. Artisten sorkuntza prozesua ikusi ahal izango da erakusketan. Hasi dira, beraz, Geuretik Sortuak bekarekin garatutako sormen lanak aurkezten. Joan den ostiralean, esate baterako, Eukalyptus antzerki lana eskaini zuen Jon Ander Urrestik Aulestin. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!