Elola eta Artola, hirugarren Garingo  Mendi Lasterketan

Ataria 2024ko urtarrilaren 22a

Leire Elola, Garingo Mendi Lasterketan. MAIDER INSAUSTI/GOIERRIKO HITZA

Soronea-Ammma taldeko Leire Elola tolosarra eta Axier Artola amezketarra hirugarren izan dira Garingo Mendi Lasterketan.

Atzo jokatu zen proba Beasaingo Garin auzoan, eta podiumera igotzea lortu zuten bi korrikalariek. Goierri Trail Kopako lehenengo lasterketa izan da. 

Emakumezkoetan Maria Ordoñez izan zen irabazlea, 1.03.55eko denbora eginez. Bigarrena Garazi Abasolo izan zen, 1.04.22rekin. Leire Elola bigarrengotik ia hiru minutura iritsi zen, 1.07.11 eginez.

Gizonezkoetan lehenengoa Aitor Zunzunegi izan zen, 52.30eko denbora eginez. Bigarren izan zen Josu Urrestarazu, 52.55rekin. Axier Artola hortik gutxira helmugaratu zen, 53.12ko denbora eginez.

Axier Artola, Garingo Mendi Lasterketan. MAIDER INSAUSTI/GOIERRIKO HITZA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!