Kalejira koloretsua egingo dute Aiztondon euskal eskola publikoa defendatzeko

Ataria 2024ko urtarrilaren 22a

Larunbatean Villabonako Errebote plazan hasiko da kalejira 17:00etan eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazarainoko bidea egingo du. Amaieran eskolen arteko topaketak egingo dituzte.

Aiztondoko Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak kalejira koloretsua antolatu du urtarrilaren 27rako. Bailarako eskola publikoak eta haur eskolak babesteko ekimena izango dela aurreratu dute antolatzaileek. 

Adunako herri eskolako, Alkizako herri eskolako, Amasa-Villabonako Fleming herri eskolako, Asteasuko Pello Errota herri eskolako, Larraulgo herri eskolako, Zizurkilgo San Millan eta Pedro Mari Otaño herri eskoletako, Aiztondoko Erniobea institutuko eta Aiztondoko haur eskoletako familia, irakasle, langile eta herritarrak daude deituta parte hartzera. 17:00etan abiatuko da kalejira Errebote plazatik eta Joxe Arregi plazariano joango da, erraldoi, buruhandi eta ipotxez lagunduta.

Kalejira amaieran bailarako guraso elkarteek eta haur eskolek haurrentzako jarduerak antolatu dituzte. Jolasak, tailerrak eta musika izango dira, besteak beste.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!