Urko Nazabal, Gipuzkoa Pista Sarian txapeldun

Ataria 2024ko urtarrilaren 17a

Gipuzkoa Pista Sariaren kadete mailako podiuma.

Irurarrak kadete mailan irabazi du, eta Eneko Ugartemendia billabonatarra izan da bigarren.

Gipuzkoa Pista Saria asteburu honetan amaitu da Anoetako belodromoan, bederatzi jardunaldiren ondoren. Kadeteetan Limousin Kartoiak taldeko Urko Nazabal irurarra izan da irabazlea, eta bigarren geratu da Andoain taldeko Eneko Ugartemendia billabonatarra. Nazabalek 731 puntu bildu zituen jardunaldi guztietan, eta Ugartemendiak 690; hirugarren izan den Jaime Abalosek 561 puntu eskuratu ditu.

Gipuzkoa Pista Sariaren azken jardunaldian, tempo race proban, Nazabal izan zen garaile, Samuel Valle asturiarraren eta Ugartemendiaren aurretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!