Ataria Bertso Jaialdia 2024

Larunbateko Ataria Bertso Jaialdirako jakin beharrekoak

Ataria 2024ko urtarrilaren 18a

Leidorrera sartzeko ateak 17:15ean zabalduko dira eta bertsozaleei puntual etortzeko eskatzen zaie. Azken sarrerekin leihatila irekiko da.

Larunbat arratsaldean, Tolosako Leidor aretoan, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Azken sarrerak geratzen dira eta hauek eskuratzeko leihatila irekiko da, 17:00etan. Aurrez erositako sarreren itzulketak ez dira onartuko.

Sarrerak erosita dituztenei puntualtasuna eskatzen diete antolatzaileek. Leidorrera sartzeko ateak 17:15ean zabalduko dira, eta jendeari denborarekin etortzeko eskatu nahi zaio. 18:00etan hasiko da saioa, eta puntual hasiko dela ohartarazi dute. Behin ateak irekita «lasaitasunez» ibiltzeko eskatzen zaie bertsozaleei, sarrerak zenbakituak direnez, bakoitza bere lekuan eseri beharko baita. Jaialdiak bi orduko iraupena izango du, beraz, 20:00ak aldera amaituko da; eta amaieran ere, lasaitasunez aretotik ateratzeko eskaera egiten da.

OHARRAK

  • Ateen irekiera 17:15ean.
  • Puntual etortzea eskatzen da, 17:55erako guztiak barruan eta eserita.
  • Leihatila 17:00etan irekiko da, azken sarrerekin.
  • Sarrerak zenbakituak dira eta bakoitzak bere eserlekuan eseri beharko du.
  • Amaieran lasaitasunez ateratzea eskatzen da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!