Emaitza bikainak lortu dituzte lehen jardunaldian

Ataria 2024ko urtarrilaren 16a

Bateletan parte hartzen ari diren TAK klubeko arraunlariak.

Aurtengo Gipuzkoako Batel Liga martxan jarri da asteburuan, Zarautzen, eta TAK Klubeko ontziek emaitza bikainak lortu dituzte.

Infantil nesketan bi ontzi atera dira, eta Tolosaldea A-k lehenengo postua lortu du, Tolosaldea B-k bigarrena eta Tolosaldea C-k bederatzigarrena. 

Kadete nesketan ere hiru ontzi izan dira lehian: Tolosaldea A hirugarren izan da, Tolosaldea B zortzigarren eta Tolosaldea C hemezortzigarren. 

Jubeniletan nesketan zein mutiletan parte hartu dute. Nesketan bi ontzi lehiatu dira eta lehen bi postuak lortu dituzte, A ontziak lehenengoa eta B ontziak bigarrena. Mutiletan ontzi bakarra dute eta bigarren egin du lehen jardunaldian.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!