Eskualdeko txirrindularien emaitza bikainak Bordeleko belodromoan

Ataria 2024ko urtarrilaren 15a

Eneko Ugartemendia, Eñaut Urkaregi eta Izaro Etxarri, dominekin, Bordeleko belodromoan. DANENA

Pistako txirrindularitzako nazioarteko txapelketa izan da jokoan omnium modalitatean, Bordeleko belodromoan, asteburuan.

Eñaut Urkaregi larrauldarrak 19 urtez azpiko mailan irabazi egin zuen. Danena taldeko txirrindulariak 127 puntu lortu zituen, bigarren egin zuen Mathis Lemoinek baino hamar puntu gehiago.

17 urtez azpiko mailan Eneko Ugartemendia billabonatarra (Andoain taldea) bigarren izan zen, 128 punturekin, eta Urko Nazabal irurarra (Oriako) bederatzigarren, 72 punturekin.

Bere aldetik, Izaro Etxarri adunarrak emakumezkoen gazte mailan hirugarren egin zuen. Andoain taldeko txirrindulariak guztira 58 puntu lortu zituen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!