Jakak, Artolak eta Tolosak irabazi egin dute

Tolosaldeko Ataria 2024ko urt. 15a, 18:00
Jaka eta Mariezkurrena II.a, binakako partida batean. BAIKO PILOTA

Binakako Pilota Txapelketaren bederatzigarren jardunaldia jokatu da, eta Erik Jakak eta Mariezkurrena II.ak lehen postuan jarraitzen dute zortzi garaipenekin.

Jaka eta Mariezkurrena II.ak partida gogorra irabazi zuten Jon Ander Peña eta Eskirozen aurka, 22-19 irabaziz. Eskirozek Albisu ordezkatu zuen partida horretan. Jaka-Mariezkurrena II.ak 14 tanto egin zituzten eta 8 galdu, eta Peña II.ak eta Eskirozek 11 tanto egin zituzten eta 8 galdu. Garaipen horrekin Jaka eta Mariezkurrena II.a sailkapen buru jarraitzen dute, guztira zortzi partida irabazita. Aldiz, Peña II.a eta Albisu seigarren postuan daude, hiru garaipenekin.

Baiko enpresako pilotarien arteko beste partidan Iñaki Artola izan zen garaile, Imazekin batera 22-14 irabaziz Laso-Aranguren bikotearen aurka. Artolak eta Imazek 12 tanto egin zituzten eta 5 galdu, eta Laso-Aranguren 9 tanto egin zituzten eta 10 galdu. Emaitza horrekin, Artola-Imaz bikoa hirugarren postuan daude bost garaipenekin, eta Laso-Aranguren, berriz, zortzigarren eta azken postuan, bi garaipenekin.

Xabier Tolosak eta bere aurrelari Ezkurdiak garaipen handia lortu dute asteburuan Elordi eta Rezustari irabazita. Ezkurdia-Tolosa 22-7 gailendu zaie Elordi-Rezustari, eta bere hirugarren garaipena lortu. Ezkurdia-Tolosa bikoak 16 tanto egin zituen eta 4 galdu, eta Elordi-Rezusta bikoteak 3 tanto egin eta 6 galdu. Hirugarren garaipena lortuta, Ezkurdia-Tolosa zazpigarren postuan daude, eta Elordi-Rezusta bosgarren, lau garaipenekin.

Partida gogorra ere izan zen Jokin Altunak eta Martijak jokatutakoa Peio Etxeberria eta Zabaletaren aurka. Azkenean Altuna III-Martija bikoak 19-22 galdu zuen, 7 tanto eginez eta 5 galduz. Etxeberria-Zabaletak 17 tanto egin zituzten eta 12 galdu. Altuna III-Martija bikoa laugarren postuan dago lau garaipenekin, eta Etxeberria-Zabaleta bigarrengoan zazpi garaipenekin.

Binakako Serie B Txapelketa

Promozio mailako txapelketari dagokionez, Martxel Iztuetak eta bere aurrelari Agirrek 22-19 galdu zuten Larrazabal eta Salaverri II.aren aurka. Partida galdu arren, Agirre-Iztueta sailkapeneko buru daude, orain arte zazpi garaipen lortuz. Gorka Ugartemendia eta bere aurrelari Zubizarreta III.ak garaipen erosoa izan zuten Senar eta Iker Elizegiren aurka, 22-5 irabaziz. Elizegik Morgaetxebarria ordezkatu zuen. Zubizarreta III-Ugartemendia bikoa laugarren postuan dago, orain arte lau garaipen lortuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!