Elkarlan oparoa Zumardia eta Zutani elkarteen artean

Ataria 2024ko urtarrilaren 15a

Zumardia eta Zutani elkarteek bizikletak banatu dituzte berrerabilpena, mugikortasun jasangarria eta elkartasuna sustatzeko helburuz.

Guztira 22 bizikleta banatu dituzte irailetik abendura bitarte eta maiatzean emandako 15 bizikletak gehituta, pasa den urtean guztira 37 bizikleta banatu dituztela esan dute. «37 txirrindulari berri abian, 2023 emankorra», esan dute.
 
Elkarteek esan dute Gurpilgunea dagoela proiektuaren erdigunean eta beraz, herritarrak animatu dituzte bertara gerturatu, ekintzak ezagutu eta gustukoak izanez gero parte hartzera. «Bestalde, ezin 2023 agurtu Gurpilguneako parte izan zareten guztioi esker beroenak eman gabe: boluntarioak, erabiltzen ez dituzuen bizikletak ekarri duzuenak, erakunde desberdinak eta erabiltzaileak», gehitu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!