'Asmatu prezioa' lehiaketak badu irabazlea

Ataria 2024ko urtarrilaren 8a

Erakusleihoaren prezio zehatza 1.408,19 eurokoa zen eta 1.408 euroko apustua egin zuen Eneko Gorostidik. Pasa gabe gehien gerturatu dena izanik, bera izan da irabazlea. Erakusleihoko produktu guztiak eraman ditu sari gisa.

Oria merkatari elkarteak Asmatu prezioa lehiaketa jarri du martxan eguberrietan. Villabona eta Zizurkilgo saltokietako bezeroek, elkarteak prestatutako erakusleiho osoaren prezioa asmatu behar zuten. Gaur eguerdian egin du sari banaketa ekitaldia. Erakusleihoaren prezio zehatza 1.408,19 eurokoa zen, prezio hori gainditu gabe, gehien gerturatu den parte hartzailea Eneko Gorostidi izan da. 1.408 euroko apustua egin zuen billabonatarrak.

Honenbestez, erakusleihoko produktu guztiak irabazi ditu Gorostidik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!