'Konponbiderako giltzak' manifestaziora joateko deialdia

Ataria 2024ko urtarrilaren 8a

Iaz egindako manifestazioa. Iturria: Sare

Konponbiderako giltzak goiburua izango du Sarek deituta larunbatean Bilbon egingo den manifestazioak. Mobilizazio baketsu eta demokratiko bat izango dela esan dute eta helburua dela bertan milaka pertsonak giltzak hartzea beren eskuetan, presoen etxerako bidea, konponbidea eta bizikidetza irekitzeko.

Sarek giza eskubideen defentsa helburutzat hartu nahi duten emakume eta gizon guztiei egin die dei larunbateko manifestaziora joateko. «Zeren ez baikara hizketan ari helburu politiko edo alderdikoiez. Eskubideez ari gara hizketan, eta salbuespen egoera, juridikoa eta espetxe arlokoa, bukatu beharraz. Gure herrian bizi izan ditugun indarkeria guztien biktima guztien mina errespetatzeaz. Finean, bizikidetzaz ari gara», esan dute.

Eskualdean herri bat baino gehiagotan antolatu dituzte autobusak hitzordura gerturatzeko.

  • Alegia
    Irteera: 12:00etan goiko autobus geltokitik.
    Izena emateko: Ixkiña Hilario eta jubilatu tabernetan.
  • Amasa-Villabona
    Irteera: 14:15ean Olaederratik.
    Izena emateko: Iratzar taberna.
  • Berastegi
    Irteera: 14:00etan plazatik.
    Izena emateko: Ategi, Urepele edo Basurde Elkartean
  • Ibarra
    Irteera: 14:15ean kultur etxe paretik.
    Izena emateko: Karlatz, Atari eta Zubiaurre.
  • Lizartza
    Irteera: 14:15ean Laxaroneko Zubitik.
    Izena emateko: Ostatuan.
  • Tolosa
    Irteera: 14:00etan Santa Klaratik.
    Izena emateko: Xirimiri, Amaiur, Asteasuarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!