Gipuzkoako hainbat final jokatu dituzte eskualdeko pilotariek asteburuan

Ataria 2024ko urt. 4a, 19:00

Eskualdeko klubetako pilotariak lau finaletan izan dira irabazle.

Batetik, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako eta pala motzeko hainbat final jokatu dira. Eskualdeko pilotariek parte hartu duten finalak eta bertako emaitzak hauek dira:

  • Eskuz banaka, jubenilak 1. mailan: Intxurreko Harkaitz Murua 5, Oiarpeko Mikel Leonet 22.
  • Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: Mundarroko Eñaut Lizeaga 18, Tolosako Iker Amiano 22.
  • Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: Behar Zanako Andoni Olasagasti 20, Ataungo Ander Arroita 22.

Bestetik, Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu dira. Eskualdeko pilotariek parte hartu duten finalak eta bertako emaitzak hauek dira:

  • 2. urteko alebinak, 1. maila, Gipuzkoa: Zazpi Itturriko Aitor Arteaga 2 (8,8), Bergarako Inar Olano 0 (5,6).
  • 2. urteko alebinak, 2. maila, Gipuzkoa: Gaztelekuko Unax Gonzalez 2 (8,8); Zazpi Itturriko Xabier Toledo 0 (1,5).
  • 2. urteko alebinak, 2. maila, Ekialdea: Gaztelekuko Eñaut Berrueta 2 (8,6,4); Behar Zanako Aritz Setien 1 (4,8,2).
  • Infantilak, 1. maila, Ekialdea: Tolosako Jon Lasa 0 (5,6), Hernaniko Aratz Labaka 2 (8,8).
  • Infantilak, 2. maila, Gipuzkoa: Kukuko Oroitz Tolosa 2 (8,8), Ilunpeko Unax Larramendi 0 (2,3).
  • Infantilak, 2. maila, Ekialdea: Behar Zanako Oier Elola 2 (8,8), Oiarpeko Markel Ibarguen 0 (5,4).
  • Infantilak, 3. maila, Ekialdea: Alde Zaharreko Urtzi Salaberria 2 (8,4,4), Behar Zanako Saioa Aperribai 1 (5,8,0).

Bestalde, zesta-puntako Udazken Sariko finalak jokatu dira, Tolosan. Ondorengoak izan dira emaitzak:

  • Alebinak: Jakes Egurbide (Danok Bat)-Jon Arbelaiz (Hondarribia) 1 (13,8,2); Xabi Uribe (Danok Bat)-Unax Urresti (Danok Bat) 2 (3,13,5).
  • Infantilak: Beñat Beristain (Danok Bat)-Xuban Txurruka (Danok Bat) 2 (13,13); Oier Sarasola (Beotibar)-Beñat Bereau (Hondarribia) 0 (12,12).

Asteburu honetan final gehiago

Urteko lehendabiziko finalak ikusi ahal izango dira, asteburuan. Ezker Hormako Kluben Arteko Txapelketakoak izango dira guztiak: zehazki, eskuz banakako eta pala motzeko azkenak eta jubenilen larruzko paletakoa. Villabonako Udal Pilotalekuan eskuz banakakoak jokatuko dira, larunbatean, 11:00etan. Bertan, eskuz banaka, kadeteen 2. mailan, Behar Zanako Unai Zufiria eta Ilunpeko Mikel Iturralde ariko dira. Bigarren partidan, eskuz banaka, jubenilen 2. mailan, Oiarpeko Axel Lasa eta Abantzuko Aiert Uria.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!