Ataria Bertso Jaialdia 2024

Ataria Bertso Jaialdirako sarrerak erosteko aukera, bihar goizean

Ataria 2024ko urtarrilaren 2a

2023ko Ataria Bertso Jaialdiko une bat

Tolosako Leidor aretoak urteroko Ataria Bertso Jaialdia hartuko du urtarrilaren 20an. Orain arte 700 sarrera inguru saldu ondoren, gainontzekoak eskuratzeko aukera zabalik da.

Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto ariko dira bertsotan eta, beti bezala, Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Sarrera gehienak saldu badira ere, oraindik geratzen dira eta hauek eskuratzeko aukera egongo da bihar, urtarrilak 3, goizeko 10:30etatik 13:30etara bitartean ATARIAn bertan.

Sarrerak zenbakituak dira eta 18€-ko prezioa izango dute, ez da erreserbarik onartuko. Geratzen diren sarrera horiek agortzean, 800 laguneko aforoa beteko da eta ez da sarrera gehiagorik salduko. 

Beraz, aurtengo Ataria Bertso Jaialdira joateko asmoa baduzu, azkar ibili eta erosi zure sarrera.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!