Amaitu dira XXI. Gabonetako Pilota Topaketak

Ataria 2023ko abenduaren 30a

Intxurre Pilota Eskolak antolatzen dituen topaketak gaur goizean amaitu dira Ikaztegietan. Bertan jokatu dira lau finalak. Aurrez, Alegian, Altzon eta Amezketan jokatu dituzte partidak. Guztira 76 pilotarik hartu dute parte topaketetan.

FINALETAKO EMAITZAK

Aurrebenjaminak
  • Iurgi Urretabizkaia (Amezketa)-Martin Landa (Alegia) 5
  • Mikel Zuriarrain (Amezketa)- Beñat Olano (Altzo) 16
Benjaminak
  • Naikari Garcia (Alegia)-Enaitz Romero (Abaltzisketa) 13
  • Mikel Balerdi (Amezketa)-Aimar Zubizarreta (Abaltzisketa) 16
Alebinak
  • Xabat Artola (Amezketa)-Uhaitz Aranbarri (Ikaztegieta) 7
  • Aitor Arteaga (Baliarrain)-Amets Goñi (Amezketa) 16
Kadeteak
  • Ugaitz Mendia (Alegia)-Egoi Garaikoetxea (Alegia) 16
  • Urtzi Telleria (Orendain)-Oihan Fresneda (Amezketa) 12

*Argazkiak: Ibon Azpilikueta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!