Urtekaria 2023

Eskualdeko azkarrenak

Ataria 2024ko urtarrilaren 3a

Ekainaren 11an jokatu zituzten T3T eta T2T mendi-lasterketak.

Olano eta Ugarte, T3Tn

Iñaki Olano eta Sarah Ugarte izan dira azkarrenak T3T lasterketan. Ekainaren 11ko proban, Hassan Aitchaouk eta Iñigo Uribeetxeberriak osatu zuten gizonezkoen podiuma, eta emakumezkoena, berriz, Nerea Amilibiak eta Maialen Gurrutxagak. 43 kilometro burutu eta Erroizpe, Uzturre eta Hernio mendiak igo behar izan dituzte.

Murgoito eta Iturriaga

T2Tn berriz, Gontzal Murgoitio eta Nerea Iturriaga izan dira azkarrenak. Proba laburrean, Jokin Lizeagak eta Amets Aramberrik osatu dute gizonezkoen podiuma, eta Laiane Arrospide eta Leire Elola izan dira emakumeen podiumera igo direnak. Erroizpe eta Hernio igo behar izan dituzte, eta 346 parte hartzaile iritsi dira helmugara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!