Urtekaria 2023

Eskola txikien festa

Ataria 2024ko urtarrilaren 1a

Lizartzan izan da aurten Eskola Txikien Festa, eta eskola txikiek herri txikietan duten garrantzia aldarrikatu dute 'Eskola Txikiak Bizirik' lelopean.

Datorren urtean Adunan ospatuko da jaialdia, eta Lizartzako festa egunean hartu zuten lekukoa. Goiko irudian: Lizartzako festa; beheko irudian: Adunako logoaren aurkezpena.

Publikoaren aldarria

Aiztondoko Euskal Eskola Publikoaz Harro taldeak Kalejira Koloretsua egin zuen otsailean Zizurkildik Villabonara, eta euskal eskola publikoa sendotzeko aldarria eraman zuen kalez kale. Eskualdeko hainbat musikarik parte hartu zuten kalejiran, eta bertan izan ziren Villabonako eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak ere.

Hizkuntzaz harago

Ibarrako Uzturpe ikastolan 2022an jarri zuten martxan kulturartekotasuna lantzeko proiektua. Joan den urteko Kilometroak festaren harira, kultur aniztasuna lantzeko batzorde bat sortu zuten, eta iaztik kulturartekotasuna lantzeko UEMAren proiektuan parte hartzen dute. Esperientzia honek etxeko lanak utzi ditu Uzturpen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!